Umeak Paristik ekartzen zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: DON-001/046
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Eta hemen partera-edo nor ibiltzen zan?
-Bai, partera o zeoze etortzen zan. Ta nik entenitzen ez. Hor, egun batian kanpuan neola, ebitan, […] neola, emakume bat etorri zan: “Sí, es que he estau en un parto”. Ta nik: “Ze esaten du andri honek!”. Parto ta ze…. “He estau en un parto y ahora pues voy a casa, y… esta lloviendo”, ta… “Bueno, ze? Partua, zer da partua?”.
-Ez zan hitz eiten hortaz. Holako kontuak ez zian aipatzen?
-Ez zian /etzian/ esaten!
-Ez?
-Nik, nik ez nekin!
-Umiak nundik zetozen ta… ez zizueten…?
-Paristik…
-Hori esaten zizueten, Paristik zetozela?
-Paristik etortzen ziela ta! Bueno, ai ama… Ta…
-Zuek sinistu, klaro…
-Paristik, zea, ta /da/ han… “Ez, ez”. Ez dakit zeinek, gue ahizpa o nik o ez takit, gu ahizpak… “Ez, ez, umiak tripatik etortzen gea”.
-Orduan ez zan kontatzen ta holako gauzarik…
-Ez ba!
-… ez zan esaten.
-Ez zan /etzan/ esaten! Ene… umiak…
-Dana zan pekatu.
-Paristik, jesus!
-Ta dana pekatu zan orduan.
-Bai, bueno.
-Ez?
-Egiya! Egiya.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!