Donostia (Gipuzkoa)

Txurikinarekin egindako koltxoiak

Txurikinarekin egindako koltxoiak Gaur egungo bizimodua eta lehengoa konparatzen ditu. Burdinazko ohea eta txurikinarekin egindako koltxoia. Urtero berria sartzen zuten. Logela bakarra eta alkobak.
Gaur egungo bizimodua eta lehengoa konparatzen ditu. Burdinazko ohea eta txurikinarekin egindako koltxoia. Urtero berria sartzen zuten. Logela bakarra eta alkobak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ez zeon, orduan, ume kotxetxorik eta holakorik.
Bueno, ta sihaskak-eta oain bezela, eneee, eneee. Ene, ene, ene, oain… oiango jendiak… Ez al da hala, baldinbaitere halako bueltik etorriko! Bestela… Ez, ez, ez lueke pasako. Oain dazkenan aitzikikin, gauza guzi-guzik, danak badazkae /bazkae/. Jendeak danak badazka /bazka/ oain, e! Ez al da egiya?
-Bai, bai.
Danak dazka! Guk, e, guk ezer ez. Koltxoiya? Burnizko ohiya genun, burnizko ohiyak, e. Ez dakit zu goatuko zean, edo...
-Burnizko ohiyak?
-Bai.
-Jergoiya burnizkua?
-Jergoiya txuikiñakin! Txuikiña bakizu zer dan?
-Artuan azala?
Azala!
-Eta horrekin, e…?
Sartu zakuan ta /da/ hua koltxoiya! Ta jiratzen giñan, bueltatzen giñan…. Soiñu bat ere ez... Bakizu, soiñuba ateatzen zun! Guk koltxoiya noiz…
-Krask-krask, aterako zun…
Bai, bai, bai. Guk noizko izandu gendun koltxoiya? Enee.
-Hori zan zuen koltxoia?
Bai, hori zan gue koltxoiya.
-Eta horrek nola…? Hori harrotu edo in beharko zan…
Bea harrotzen zan hua! Pixkat moitu ezkeo. Zuluba ta bai, bai, bai. Hoi ez zan /etzan/ peatuta gelditzen, hoi beti libre, e. Eta...
-Beti libre? Ez zan eskua sartu bihar...?
Eta urtero-urtero artua izaten genunian beti berriya sartzen gendun. Berriya, berriya, zeatikan beti gastatzen juten zan hua. Hua´re gastatu iten da /itea/, txuikiña´re. Ta urtero-urtero jartzen genun zea.
-Eta ze zeukan, zulo bat, txurikiña sartzeko?
Bai, bai. Bai, bai! Ta...
-Ta lo, lo iteko danak... bueno, ez ziñaten asko: lau. Lau izanda, lekua egongo zan hemen sobran.
Lekuba? Lekuba bazeon. Kuartoik ez zeon /etzeon/.
-Kuartoik ez?
Kuarto bat. Bat bakarra zan danontzako. Alkoba bat, beste alkoba bat… kuarto haundi bat ta…
-Ta danak hantxe, orduan.
-Hantxe.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia