Pedro Mari Lizarazu Garmendia
Igeldo auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Igeldoko Harritxulo baserrian jaioa, familia handi batean. Ama bertakoa zuen; aita Usurbilgoa. Amak arroketan hartutako lapak saltzen zituen Donostian. Bederatzi senide ziren, eta, beharrak hartaratuta, morroi eta neskame joan ziren gehienak umetan: bederatzi urterekin Aginagara bidali zuten. Sei urte egin zituen han, eta ondoren beste sei Añorgako etxe dotore batentzat lanean. Soldaduskan Zugarramurdin egin zituen hilabete batzuk, eta estraperloan ibili zen, olioarekin. Iruñean etxeak egiten ere jardun zuen geroago. Igeldora bueltatzean baserrietako teilatuak konpontzen zituen, baita belarra moztu eta metak egin ere. Arraina dinamitarekin arrantzatu izan du, aitarekin batera. 14 urtez Kalonje sagardotegian egin zuen lana. Akelarre jatetxearen baratzean ere ibili zen elkarrizketa egin baino pixka bat lehenagora arte. Aizkora apustua ere gustuko du. Ezkongabea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-049 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute