Patxi Sansinenea Azurmendi
Donostia (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Parte Zaharrean jaioa, familia Grosen bizi zen gerra hasi zenean. Aita frontera joan zen; ama eta biak, Bilbora; bueltan, etxerik ez zuten. Ama Zegamakoa zen, eta haraxe joan ziren bizitzera. Zegaman ibili zen eskolan hasieran, eta 10 urterekin Tolosako eskolapioetan sartu zuten; hiru urte egin zituen han. Donostian bizi izan ziren handik aurrera, amak denda jarri baitzuen Antiguan. Besteak beste Merkataritza ikasi zuen Patxik, eta Kutxan hasi zen lanean. Hantxe ibili da erretiratu arte. 25 urterekin ezkondu zen; emaztea ere donostiarra du, Ondarretakoa. Pilotazalea da, eta euskararen alde ere jardun du lanean, besteak beste Jakintza ikastola sortzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-028 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute