Miren Begoña Arzelus Okariz Sor Begoña
Donostia (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Urbieta kalean jaioa, familia euskaltzale batean. Oinarrizko ikasketak Karmelitetan eta Elizaran ikastetxean egin zituen, mojekin. Josten ere ikasi zuen. 1958an, 18 urterekin, moja joan zen Oñatira, benediktinarren komentura; izeba bat zuen bertan (Bittorene Arzelus) eta baita Miren ahizpa ere, lau urte lehenago sartua. Sor Begoña bihurtu zen orduan. Beharrezko ikasketak egin ostean, 1967an, ikastetxeko irakasle bihurtu zen. Lehenengo EGBko 5. mailan eman zituen klaseak eta 1975etik aurrera, batez ere haur-eskolan. Ikastetxea euskalduntzeko prozesuari buruzko elkarrizketa egin genion, bere ahizpa Mirenekin batera.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| DON-239 | 2026 | Euskararen historia soziala Oñatin | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





