Miren Azkarate Villar

Donostia (Gipuzkoa) (1955)

Biografia

Donostian jaioa, hiru ahizpatan erdikoa (ama berarenak bi; aitaren aldetik ahizpa zaharrago bat du, Bergaran). Guraso biak Bergarakoak zituen, eta hango euskara hitz egiten zuten etxean. Arrasate kalean bizi ziren, eta Karmele Esnalen ikastolan ibili zen lau urtetik zortzi urte bitartean. Ondoren, San Bartolome moja-ikastetxean egin zituen ikasketak, gaztelaniaz. Filosofia eta Letrak ikasi zituen, Deustun, eta Filologia Erromanikoko adarra aukeratu zuen. Euskara klaseak ematen hasi zen, artean ikaslea zela. 1978an irakasle lanetan hasi zen, Euskal Filologian, Deustun; 1988an doktoretza tesia ere egin zuen. Ordutik EHUko irakaslea da, Euskal Filologian. Aditua da lexikologian eta morfologian. Hainbat ardura kargu izan zituen EHUko administrazioan, Euskarako errektoreorde besteak beste (euskara-plana diseinatzen ere jardun zuen). Euskaltzain osoa da 1992. urtetik: lehen emakumezkoa euskaltzain oso izaten, eta hainbat lan egin ditu Euskaltzaindian. Euskal Telebistan 'Balinda' saioa aurkeztu zuen, eta EiTBko hizkuntza-aholkulari ere izan zen aldi batez. 2001etik 2009ra Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen; baita Jaurlaritzako bozeramailea ere, 2005etik 2009ra. Bi alabaren ama da. San Telmo museoan elkarrizketatu genuen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-213 2021 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Giro euskaltzale eta abertzalean hazia Bideoaren ikonoa
2 Euskara batua eta euskalkien gaineko eztabaida Bideoaren ikonoa
3 Euskararen jakintza vs. erabilera Bideoaren ikonoa
4 Ikastetxeetan euskalkiak erabiltzeari buruz Bideoaren ikonoa
5 Hitanoaren gainbehera Bideoaren ikonoa
6 Euskalkien erabilera naturala Bideoaren ikonoa
7 Karmele Esnalen ikastola Bideoaren ikonoa
8 Ikastolan Elbira Zipitriaren metologia jarraitzen Bideoaren ikonoa
9 Ikastolatik mojen ikastetxera: aldaketa gogorra Bideoaren ikonoa
10 Ikastetxean euskara gutxietsita Bideoaren ikonoa
11 Unibertsitate garaian giro euskaltzalea berreskuratzen Bideoaren ikonoa
12 Garaiko euskal kulturaren jarraitzaile Bideoaren ikonoa
13 Euskara batuaren eta 'H'-ren inguruko eztabaida Bideoaren ikonoa
14 60. hamarkadako aldaketak Bideoaren ikonoa
15 Euskal Filologiako irakasle Bideoaren ikonoa
16 Doktorego-tesia Koldo Mitxelenaren gidaritzapean Bideoaren ikonoa
17 Koldo Mitxelenaren klaseak Bideoaren ikonoa
18 Euskal Filologiako klaseen prestaketa Bideoaren ikonoa
19 Euskaltzain oso izendatu zuten lehen emakumea Bideoaren ikonoa
20 Jose Migel Barandiarani buruz hitzaldia Bideoaren ikonoa
21 Emakumeek gehiago borrokatu behar Bideoaren ikonoa
22 EHUko euskara-planaren sorrera Bideoaren ikonoa
23 Euskararen gorakada unibertsitatean Bideoaren ikonoa
24 Hizkuntza ohiturak aldatzea zaila da Bideoaren ikonoa
25 Kultura Sailburu izatera nola iritsi zen Bideoaren ikonoa
26 'Egunkaria'-ren itxiera, Kultura Sailburu zela Bideoaren ikonoa
27 Politikoki bizitako mugarriak Bideoaren ikonoa
28 Kulturako diru-laguntza batekin polemika Bideoaren ikonoa
29 ETBko aurkezle eta hizkuntza aholkulari Bideoaren ikonoa
30 Euskararen garapena Donostian Bideoaren ikonoa
31 Oscar sarietan Bideoaren ikonoa
32 Euskal zinemaren erronkak Bideoaren ikonoa
33 Gerraostean emakumeek zerbitzu soziala egin beharra Bideoaren ikonoa
34 Etxean jasotako hezkuntza Bideoaren ikonoa
35 Zer da euskara Mirenentzat Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia