Koro Muñoz-Baroja
Donostia (Gipuzkoa) (1945)
Biografia
Legazpi kalean bizi zen, Bretxa parean. Zortzi senidetan bigarrena. Aita Donostiarra zuen; ama Mutrikun jaioa zen, baina umetatik Donostian bizitakoa. Mirakontxa gainera joan zen eskolara Koro, mojetara. Baroja inprimategia (1812tik ezaguna, Konstituzio plazan zegoen) familiakoa zen; aitak bertan egiten zuen lana. Parisen frantsesa eta Londresen ingelesa ikasten egon zen Koro. Atzerrian hasi zen euskara ikasten ere, euskaldun erbesteratuekin, etxean ez baitzuten erabiltzen. Franco hil zenean bueltatu zen Donostiara. Maria Dolores Agirre izan zuen irakasle. Hainbat lanetan jardun du, besteak beste Egin egunkarian, erredaktoreen testuak mekanografiatzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-052 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute