Koro Gorostidi Muguruza

Donostia (Gipuzkoa) (1944)

Biografia

Mirakruz gainean jaio zen, Bentaberri etxean; Txiskuene taberna zuten han. Errepidea egiteko bota zuten etxea, eta orduan Amarara joan ziren bizitzera. Korok zortzi urte zituen. Mirakruz kalean joan zen eskolara hasieran, gero Miserikordiko mojengana, eta Elizaranera ere bai ondoren. Ospitaleak eraikitzen ari zirela, Txiskuene jatetxea jarri zuten. Batxilergoa bere kontura egin ondoren, Frantzian egin zituen praktikak, eta ondoren Londresen ere egon zen, au-pair bezala. Bost urtean erresidentziako telefonista izan zen, eta 30 urtetatik etxeko negozioaren ardura izan du. Oraintxe da erretiroa hartzekoa. 26 urterekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-059 2009 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Altzatik Amarara bizitzera Bideoaren ikonoa
2 Mojen ikastetxeetara ikastera Bideoaren ikonoa
3 Miracruz gaina Bideoaren ikonoa
4 Sokasaltoan eta txingotan Bideoaren ikonoa
5 Tabernako kontuak Bideoaren ikonoa
6 "Txiskuene" martxan, 1902az geroztik Bideoaren ikonoa
7 Mezak Donostian, erosketak Errenterian Bideoaren ikonoa
8 Amaran baserri giro euskalduna zen nagusi Bideoaren ikonoa
9 Telefonoa etxean Bideoaren ikonoa
10 Itsasoa Amararaino iristen zen Bideoaren ikonoa
11 Frantzian eta Ingalaterran lanean eta ikasten Bideoaren ikonoa
12 "Txiskuene" tabernako gorabeherak Bideoaren ikonoa
13 Ardoa eta sagardoa etxean Bideoaren ikonoa
14 Oialumera dantzan egitera Bideoaren ikonoa
15 Soineko bat aste barruan, bestea asteburuan Bideoaren ikonoa
16 Etxean beti euskaraz Bideoaren ikonoa
17 Etxean kantuan, bertsopaper eta guzti Bideoaren ikonoa
18 Irailaren 24an festa Bideoaren ikonoa
19 San Sebastian egunez, arraina eta angulak Bideoaren ikonoa
20 Hilotza etxean, lurperatzeko ordua iritsi arte Bideoaren ikonoa
21 Elizara, Miserikordiara edo ospitalekora Bideoaren ikonoa
22 Amara asko hazi da 70. hamarkadaz geroztik Bideoaren ikonoa
23 Kantu eta bertsoez gain, zezenketak zituen gustuko Bideoaren ikonoa
24 Baserriko jendea baserritik bizi zen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia