Juanito Irizar Irizar
Donostia (Gipuzkoa) (1926-2019)
Biografia
Martuteneko Barkaiztegi baserrian jaioa. 10 senidetan gazteena. Aita bertakoa zuten, eta ama gertuko beste baserri batekoa, Goiatz-Erriberakoa. Martuteneko eskola publikoan ibili zen Juanito, eta baita gau eskolak hartzen ere. Baserriko lanetan jardun zuen umetatik. Amarekin joaten zen zaldi-karroan Groseko plazara; esneak partitzen zituen. Sagardotegia ere bada Barkaiztegi. 22 urte ingururekin txofertzan hasi zen, eta horretan ibili da erretiroa hartu artean: kamioiarekin, bere kasa. Martuteneko Maria Maizekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-109 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute