Juan Mari Beltran ArgiƱena
Donostia (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Donostian jaio zen; aita donostiarra zuen (itsasoan egiten zuen lana) eta ama ere bertan zegoen neskame. Umetan Etxarri Aranatzera joan ziren bizitzera, eta Juan Mari hantxe hasi zen klarinetea eta txistua jotzen. 15 urte zituenean, familia Donostiara joan zen bizitzera, eta han ere musika ikasten eta txistulari lanetan jarraitu zuen. 60ko hamarkadako kultur giro euskaltzalean murgildu, eta Argia dantza taldean hasi zen -Bixente anaiarekin batera- musikari gisa. Eta garai hartan herri musika ikertzeko griña piztu zitzaion. Handik hona hainbat musikarirekin egin du lana, hainbat disko plazaratu ditu, musika irakaslea izan da (multi-instrumentalista da) eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoa sortu du (Oiartzunen), herri musikari buruzko ikerketen emaitza den zentroa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-185 | 2018 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-186 | 2018 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute