Juan Kruz Balda Arruti

Donostia (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

Aritzeta baserrian jaioa, Usurbilen. Ama bertakoa zuen. Aita Gaintzakoa zen, artzaina, eta ardiekin joaten zen bertara; halaxe ezkondu ziren. Zazpi senidetan hirugarrena, arreba bixkiarekin batera. Eskolan Usurbilgo La Sallen ibili zen, baina gutxi joaten zen, mutikotatik hasi zelako artzaintzan, aitarekin; udan eskola partikularrak hartu zituen, aldi batez. 14 urterekin Nafarroara joaten ere hasi zen: maiatzetik azarora bitartean Haundi Mendin egoten ziren ardiekin. 1970ean Kaliforniara joan zen artzain, Fresno ingurura, eta 1975era arte egon zen han. Berak bueltatzeko asmoa zeukan, baina ezkondu, eta lau seme-alaba izan zituen hemen. Autopista egin zutenean, gurasoak eta bera Igarako baserri batera joan ziren bizitzera, Donostiara. Zelai Eder etxea eraiki zuen, Igaran, eta bertara joan ziren bizitzera (agroturismoa ere ipini zuten). Artaldea izan du beti eta mamia saltzen ibili da erretiroa hartu arte. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-236 2026 Diasporako Ahotsak
DON-237 2026 Diasporako Ahotsak
DON-238 2026 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia