Joxean LarraƱaga Etxabe Urko

Donostia (Gipuzkoa) (1948)

Biografia

Amara Zaharrean jaioa, guraso biak donostiarrak zituen. Seme bakarra da. Hiru urte zituela aita hil zitzaion. Amarekin, izebarekin eta amonarekin bizi zen. Amarako eskola publikoan ibili zen, mutikotan;  solfeoa ere ikasi zuen, etxetik hurbil zegoen musika konserbatorioan. La Salleko fraideekin ikasi zuen gero eta ondoren Perito Mercantil ikasketak egin zituen. Irratirako kantu lehiaketa batean hasi zen abesten. Euskara ikastea erabaki zuen (etxean ez zuen jaso, amonak bazekien arren) eta euskaraz abestea. 1972an eman zuen lehen kontzertua, 'Urko' ezizenarekin, eta 70eko hamarkadan ahots ezaguna bilakatu zen "Guk euskaraz" eta "Maite, maite, maitia" bezalako abestiekin. 80ko hamarkadan, berriz, euskal kantutegia berreskuratzen eta euskal abestiak kantatzen hasi zen. San Telmo museoan elkarrizketatu genuen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-220 2022 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia