Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian
Egia auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1913-2013)
Biografia
Apaiz donostiarra. Egiako teila fabrikako etxean jaio zen, aita bertako langilea baitzen, garraiolarien arduraduna. Egia kaleko beste etxe batera mugitu ziren geroago. Bost urte zituela euskaraz bakarrik zekien; eskolan ikasi zuen erdara. Marinen argazki dendan egon zen lanean, eta banketxe batean ere bai. Donostian bertan egin zuen soldadutza, Atotxan zegoen kuartelean. Gerra hasi zenean Tolosan zegoen, eta Donostiara bueltatu zen. Bihotzean zuen arazo bat zela medio, ezgai izendatu zuten, eta ez zuen gerran parte hartu, nahiz eta horretarako adin aproposa izan. Bizkaia aldera joan zen familiarekin: Ibarrangelu, Somorrostro... 29 urterekin apaiztu zen; horretarako, bederatzi urte egin zituen Gasteizko seminarioan. Lau urtean Lizartzan egon zen apaiz, beste lau urtez Tolosan, eta gainerakoak Donostian eman zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-012 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute