Jabier Agirre Lasarte

Donostia (Gipuzkoa) (1952)

Biografia

Donostian jaioa. Ama donostiarra zuen eta aita Getxon jaioa (guraso gipuzkoarrak zituen arren): Donibane Lohizunen ezagutu zuten elkar, gerrako exiliatu bezala. Aitaren anaia Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen. Jabier zazpi senidetan zaharrena zen. 3 urtetik 8 urtera bitarte Karmele Esnalen ikastolan ikasi zuen, Artzai Oneko etxe batean. Santo Tomas lizeoan jarraitu zituen ikasketak (lehenengo promoziokoa da). Hantxe eman zituen bere lehen euskara klaseak, 13-14 urterekin, eta gero gau-eskoletako irakasle moduan ere jardun zuen, euskalduntze-alfabetatzean. Medikuntza ikasi zuen Bilbon, eta Antiguako anbulategian hasi zen lanean. Osaba pediatrarekin ere bai ondoren. UZEIrako osasungintzari lotutako hiztegiak egiten hasi zen, 1977an, eta 1983tik aurrera mediku-lana utzi eta euskalgintzari heldu zion bete-betean. Zientziaren dibulgazioa euskaraz egiten ere lan handia egin du, irratian, prentsan zein telebistan (2021ean Elhuyar merezimendu saria jaso zuen). Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) lehendakaria da. San Telmo museoan egindako elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-209 2021 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Familia, Jose Antonio Agirre lehendakaria tartean, gerrarengatik erbestera Bideoaren ikonoa
2 Lehenengo jaunartzeko bazkaria Lapurdin Bideoaren ikonoa
3 Osaba Jose Antonio lehendakariaren hileta Bideoaren ikonoa
4 Etxean gerrako kontuen kontakizunik ez Bideoaren ikonoa
5 Karmele Esnalekin ikastolan Bideoaren ikonoa
6 Familia baten etxean zegoen ikastola Bideoaren ikonoa
7 Karmelerenaz gain, ikastola gehiago baziren Bideoaren ikonoa
8 Santo Tomas lizeoko lehenengo promoziokoa Bideoaren ikonoa
9 Umetan euskal giro betean Bideoaren ikonoa
10 Euskararik ez medikuntza ikasketetan Bideoaren ikonoa
11 UZEI eta Elhuyar euskara teknikoa sortzen Bideoaren ikonoa
12 Antiguago anbulatorioan euskaldunen pozerako Bideoaren ikonoa
13 UZEIn hiztegigintzan talde-lanean Bideoaren ikonoa
14 Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko kide Bideoaren ikonoa
15 Osasungintza euskalduntzeko oinarrizko lanak egiteke Bideoaren ikonoa
16 Zientziaren dibulgazioa komunikabideetan Bideoaren ikonoa
17 COVID-19ari buruzko osasun gomendioak Bideoaren ikonoa
18 Maria Dolores Agirreren antzerki taldean Bideoaren ikonoa
19 Maria Doloresekin "Sorgin Zaharra" antzezlana Bideoaren ikonoa
20 Antiguako gau-eskolak Bideoaren ikonoa
21 Maiatzaren 1eko manifestazioan aita atxilotu Bideoaren ikonoa
22 Santo Tomas lizeoko sortzaileak Bideoaren ikonoa
23 Lizeoan neska-mutilak elkarrekin Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia