Fermin Muñoz Etxabeguren
Donostia (Gipuzkoa) (1922)
Biografia
Larramendi kalean jaio zen, Donostiako erdigunean. Aita eibartarra zuen eta ama Pasai Donibanekoa. Bi senide ziren, anai-arrebak. Eskola publikoan ibili zen lehenengo eta ondoren San Antonio kolegioan, 15 urte bete arte. Banketxe batean hasi zen lanean laster, laguntzaile gisa hasieran eta arduradun moduan geroago. Artea da, baina, benetan asebetetzen duena. Irakurtzeko eta idazteko grina du aspalditik. Hogei bat liburu idatzi ditu Donostiako historiari buruz; oraintxe bertan beste bat prestatzen dihardu. Musikazalea ere bada: besteak beste, biolina eta txistua jotzen ikasi zuen. Maria Jesus Otaegirekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-071 | 2010 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute