Enkarni Genua Espinosa

Donostia (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

San Bartolome kalean jaioa, bi ahizpatan gazteena. Ama Burgosko probintziako herri txiki batekoa zuen, 15 urterekin Añorgara neskame etorria. Aita, berriz, donostiarra. Mirakontxan ibili zen eskolan Enkarni, moja ikastetxean. Hantxe hasi zen antzerkia egiten, eta gaztetxotan Antigona eta TEU antzerki-taldeetan ibili zen. Halaxe ezagutu zuen Manolo Gomez, bere senarra eta lankidea izango zena. 60ko hamarkadaren bukaeran umeak ikastolara eramatea erabaki zuten, eta euskara ikasten hasi ziren biak. Euskaltzale bihurtu ziren, eta haurrei euskarazko lanak eskaintzen: txotxongilo ikuskizunak. 1971n Txotxongillo taldea sortu zuten, eta ordutik etenik gabeko ibilbidea egin dute. Tolosako Titirijai jaialdiaren eta TOPIC zentroaren sorreran zein garapenean parte hartu zuen. Haurrentzat liburuak ere idatzi ditu Enkarnik. Hainbat sari jaso ditu. Donostiako San Telmo museoan egin genion elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-197 2021 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hondartza jolastoki Bideoaren ikonoa
2 Umetako bainujantziak Bideoaren ikonoa
3 Aberatsak eta pobreak bereizita mojen eskolan Bideoaren ikonoa
4 Ikasle aberatsak eta pobreak bereizita eskolan Bideoaren ikonoa
5 Ikasle aberatsen "babespean" ikasle pobreak Bideoaren ikonoa
6 Pobre-aberats bereizketa hainbat eskolatan Bideoaren ikonoa
7 Neskek etxetik kanpoko lana utzi ezkontzerako Bideoaren ikonoa
8 "Acción católica"ko bilerak Bideoaren ikonoa
9 Filosofia eta Letrak ikasi zuenekoa Bideoaren ikonoa
10 Bi urterekin antzezle Bideoaren ikonoa
11 Asteburuetan dibertitzeko, antzerkia Bideoaren ikonoa
12 Antiguoko Luistarren zentrua eta "Acción católica" Bideoaren ikonoa
13 Umetan San Telmora, beldurra pasatzera Bideoaren ikonoa
14 Antzerki taldearekin Siziliara Bideoaren ikonoa
15 Donostiako antzerki taldeak Bideoaren ikonoa
16 Txotxongiloak etxean haurrarentzat Bideoaren ikonoa
17 Seme-alabak ikastolara Bideoaren ikonoa
18 Euskaraz ikasten, Mari Karmen Garmendiarekin eta Amezketan Bideoaren ikonoa
19 Txotxongilo emanaldia, lehenengoz ikastolan Bideoaren ikonoa
20 "La Claca" konpainiakoekin Katalunian Bideoaren ikonoa
21 Charlevilleko nazioarteko txotxongilo jaialdia Bideoaren ikonoa
22 Euskaraz txotxongiloak eginkizun Bideoaren ikonoa
23 Hasierako lanak txotxongiloekin Bideoaren ikonoa
24 Txotxongiloetarako istorioak Bideoaren ikonoa
25 Genero ikuspegia hasieratik bere lanetan Bideoaren ikonoa
26 "Leire eta Eneko" txotxongiloekin telebistan Bideoaren ikonoa
27 Lehenengo Titirijai jaialdia Bideoaren ikonoa
28 TOPIC txotxongiloen zentrua eta Mariona Bideoaren ikonoa
29 "Ostiralero afaria" antzezlanaz Bideoaren ikonoa
30 "Ostiralero afaria" antzezlanaren ibilbideaz Bideoaren ikonoa
31 Egindako lanagatik, saritua Bideoaren ikonoa
32 "Erreka Mari" ez da modaz pasatzen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia