Donibane Lohizune (Lapurdi)

Heriotza hunkigarri bat Afrikan gertatua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Passicot, Emanuel

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DLO-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Duleri soldaduaren istorioa kontatzen du. Frantziatik Afrikarat igorri zuten gaztiguz. Hiltzera kondenatua izan zen eta luzaroan egon zen preso egun horri so.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Heriotze unkigarri bat Afrikan gertatia. Soldado burugaixto nehok ezin ezizko batzu baitira, hetarik bat zen Duleri Frantziatik Afrikara igorria gaztiguz. Han ere naski hemengoa hura edo ariagoa; berze frango erokerien ondotik ezin egona lotu eta gizon bat hilzer ziin: presondeiko zaina. Zeren zen soldado beehala jujatu zuten aintzindariek eta hilzera kondenatu. Dohakabea! Luzaz egon da preso hilzeko egunari so. Jakin, ikusten harenak egin ziila eta ooino ezin etsi. Orenak samin ahal zoazkon, eta gauak belz bakartasun lazgarri hartan Herioarekin buruz buru. Errana da eta baditake ere holakoendako loa bera zarao dela. Zorigaitz arima ezin itzulizko heineano juana diinari galdia, goortia edo hil usteldia. Zer argi nauzii ikus dezaten ilunbian halakoaren begiek. Etsitzeko da. Bainan erreka zolaaino lerratia izanik ere. dohatsu balin badauka jendetasun pindar bat; haurrian burasoetaik edo nolazpeit ikasi erlisionearen ohoitzapen den gutieneko bat. Duleri gazteik hasi zen galzen, etxeko burasoen ala herriko buruzagien larderiak on baino kalte geiao einik, berze frangok bezala makurrerat eman ziin osoki. Adineratu eta ez hemengo soldado aitzindariek ez Afrikakoek nehork ez zezaketen harekin buutziaik ein.
Oro hil nahi, bat hilzer, preso sartu zuten, jujatu, kondenatu hilzera. Ordutik zen hasi bere baitaratzen deusek ezpaitu odola freskatzen nola herioaren ikustiak hurran hurrana. Hilzera kondenatiak zenbat ere baitira hobendun urrikari ditu bihotzik diinak nola ez liuzke urrikari Jinko onak. Bizi denaz ezta sekula etsitzeko pindarretik suia fite piztia baita. Duleri gaizkian barnegi sartia zela iduri zukeen bizkitartian hilzera kondenatu eta hasi zen gogoetatzen. Bego hemendik harateko xehetasunen emaile Delmon apeza.
Letra bat igorri zaudan biziki unkigarria othoi joan nindakion ikustera. Banoa behala. Agertu orduko buriaz agur eiten daut; gaixo mutikua! Hezur eta lar eina zen, beitartia zurpil, begia zorrotz eta ezti. Urrantziarekin eskia tinkatu nakolaik ezakiin nola eakuts bere atsaina. Zeait erranahi eta bihotzak zintzurrera jauzi. Hantik harat adixkide ginen. Hilzera preparatzen da eta jin zelarik tenoria hamabi soldado han ziren harma kargatiak eskian. Ximista bat.. hamabi tiroak batian entzuten ditugu. Hobendun bazen zinez urrikiturik hil da bere lagunen aitzinian giristinoki.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia