Seberiano Lazkano Uztariz

Donamaria (Nafarroa) (1942)

Biografia

Komizko Bordan jaioa, Gaztelun (Donamaria). Aita Aranazkoa zuen eta ama Doneztebekoa. Bederatzi senidetan zortzigarrena. Umetatik ibili zen arditan. Kontrabandoa zen diru iturri bakarra inguruetan, eta gazterik joan zen Ameriketara, Fresnora (California), artzain. Zazpi urte egin zituen mendian, ardiekin. Gero Los Angeleseko harategi batean hasi zen lanean. 15 urte lorezaintzan jardun ostean, Elkon (Nevada) hotela erosi zuen: Star hotel. Chileko emakume batekin ezkondu, eta bi seme izan zituzten. Ameriketan bizi da, Nevadan, Mindenen. Bi aldiz elkarrizketatu genuen: Euskal Herrian eta Gadnervillen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DOM-005 2014 Diasporako Ahotsak
DOM-006 2014 Diasporako Ahotsak
DOM-007 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia