Javier Alzugaray

Donamaria (Nafarroa) (1947)

Biografia

Gaztelun sortua, aita bertakoa zuen eta Urroztik hara joandakoa. Sei senidetan gazteena zen Javier (beste hiru umetan hil ziren). Baserritik bizi ziren: behiak, txerriak... Oso gutxi ibili zen eskolan. Egur botatzen ibili zen Iparraldean. 1965an, 18 urterekin, Ameriketara joan zen artzain, Bakersfieldera (Kalifornia); anaia zaharragoa joan zen aurretik eta beste bi ondotik. Sei urte egin zituen artzain eta gero San Rafaelera joan zen, baratze-lanera. Lau urteren buruan Euskal Herrira joan zen, bertan bizitzeko asmoz. Lesakako auto pieza lantegian aritu zen lanean bi urtez, gustatu ez, eta Ameriketara itzultzea erabaki zuen. San Franciscora. Baratze-negozioa erosi zuen bertan. Guatemalako emakume batekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuen. San Franciscoko euskal etxeko kide aktiboa da. Mus txapelketetan aritzen da. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DOM-004 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia