Donaixti-Ibarre

Donaixti-Ibarre Nafarroa Behereko udalerria da, eta Oztibarre eskualdean dago. Biduze ibaiak udalerria gurutzatzen du, bere beste ibaiadar batzuekin batera. Herri hauek ditu mugakide: iparraldetik, Bunuze eta Jutsi; mendebaldetik Hozta eta Ibarrola; ipar-ekialdetik, Pagola; ekialdetik, Muskildi (Zuberoa); eta, hego-ekialdetik Altzürükü (Zuberoa). 1841ean elkartu ziren Donaixti eta Ibarre herriak. Laborantza da ekonomiaren oinarria.

  • Hizlariak: 2
  • Zintak: 3
  • Pasarteak: 15
  • Transkribatutakoak: 0
  • Audioak: 15
  • Bideoak: 0

Hizlariak

# Hizlaria
1 Arrabit, Maddia (1929)
2 Dalle, Aña (1927) Audioaren ikonoa

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia