Domintxaineko eliza, gaztelu izandakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DOB-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Entzuna du gaztelua izana dela Domintxaineko eliza. Frantziako Iraultzara arte jauntxoak menderatzen zuten dena. Ithurrotzen eta Etxarrin ere baziren jauntxoak, Abadiatarrak.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2011(e)ko irailaren 10a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: DOB-001/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Bestelako kontuak » Historia orokorra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak
Transkripzioa
- Hor, nik aditu dut, lehenago Domintxainen, eliza zen lekuan gaztelu bat zela, edo jauregi bat zela.
- Jauregia ba.
- Eta gero, horietarik dorre bat dela orain eliza. Nola da hori?
- Ba... hartarik gelditia da ba hasteko. Xuxenik ez dakit, bena xatoa zen hasteko hori. Gaiñeko eta gerla zelaik edo batalla... atakatiak zielaik, oliuain aurditzeko lekiak eta baziela badakik olio berotia, eta aurditzen zuten xatoain gaiñetik...
- A bai e?
- "A ceux qui", bai atakatzen zutener, eta hetaik bazela, bazitian halako zer batzu [...] beheiti igorten zuten "mais bon", ta hala diote, nik hala entzun diat bai, xatotik eina dela Domintxineko eliza hori.
- O?
- Bai, zeen ta "seigneur"ak eta bestiak e Domintxinen eta, leheno alabainan, monarxiain denboan eta dena "seigneur" eta holako bitzen! Espaiñan geoztik e! Bena heen e... heen e beant artio hala [...].
- Bai, Frantses Erreboluzioa artio bai.
- Ba, ba, ba, ba... Frantses Errebolüzione artio. Ta ordian "le duc" hangoa, ta "le seigneur" heengoa, ta ez dakit batee gio ez zutian manatzen eta bazterra oro! Gu bezalakuak lanian ta isilik!
- Bai, hori da!
- E ba, ba, ta alta... hala zen ba!
- Bai... Hor ere bazen beste "seigneur" edo holako zeren bat ez, Etxarrin?
- Etxarrin!
- Gaztelu handi horretan e?
- Eta bestia... eta heen, Ithorrotzen.
- A Ithorrotzen, bai.
- Ithorrotzen e, beste "seigneur" bat. Gio Etxarrikua, eta Ithorrotzekua eta horik anaiak zien e! Familian zien horiek, "des Dabbadie". Etxarri heengoa e, gio hua, bide bazterrian den xato hartan, han beste bat han. Han ez dakit nola zien izena.
- E, Gamuekoa edo...?
- Bai, bai.
- Eta Arberatzen ere bai ez? herri bakoitzean?
- Ba herri bakotxian.
- Bai.
- Arberatzen e angles batzuk erosia die xatoa.
- A bai?
- Bai.
- O!
- Bai, angles batzuk erosia die. Ba [...] sosa ere [...] dena arraberritzen.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!