Dima (Bizkaia)

Txernobilekoa igarri zuen sagarretan

Txernobilekoa igarri zuen sagarretan <p>Bittor Kapanagak esaten zuen hemen ere igarri zela Txernobilekoa; hurrengo urtean sagar-loreak belztuta agertu ei ziren erradioaktibitateagatik. "Arata" (ahatea) animalia sakratua zela esaten zuen. Usoa asko gustatzen zitzaion, eta hazi ere egiten zituen.</p>

Bittor Kapanagak esaten zuen hemen ere igarri zela Txernobilekoa; hurrengo urtean sagar-loreak belztuta agertu ei ziren erradioaktibitateagatik. "Arata" (ahatea) animalia sakratua zela esaten zuen. Usoa asko gustatzen zitzaion, eta hazi ere egiten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Naturarekin euki euezen zerak be, ba, nik e hartzen neutsezan. Nik badakit, esate baterako, Txernobilekoa gertatu zanean ta hori, ta beraz sagarrak-eta loran hasten zirenean, ta Txernobilekoa gertatu ta handik urtebetera, eta esan osten, ba, berak igarri euela. Berak igarri euela, ze beran ortuan-ta, beren zeran, baratzean eukiten euezen, ba, sagarrak-eta loran hasi zienean eta orrie botaten, eta harek orriek baltzituta. Eta berak igarri euela eta honaiño be etorri zala Txernobilekoa gertatuta be bai. Eta honaiño be heldu zala hori, ba, hango radioaktibidadearen kontue. Ta gero, ba, beste... ba hegaztiek eukiten euezen nik uste dot nahiko estimidu. Berak "ahata", "ahata" esaten [zeuen], ba, ez dakit hor egon zan herri zeran e hegazti sakratua bezela euki euela, eta hori ahatana, eta hori. Eta gero usoak. Usoak be bai. Ta usoak. Ta nik ba benetan hemen ba Santa Mañek izeten die ta Santa Mañetan uste dot beragaz, beren etxean, ze bere ama be ezeutu nauen eta anaia Santi be bai. Ta baten, bazkaldu giñun ta ze, ta ba usoa. Eta, ba, bueno, ba, nik usorik ba ez nauen asko... ni jan bakoa nintzen. Ta berari usoa hegaztirik ba... Ta usakumea, usakumea jan giñun, berari ba, gusteten jakon eta hemengo zera [azaltzen] zalako. Berak hazi iten euzen, ganera, usakumeak eta.

Egilea(k): Nahia Begiristain (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia