Patxi Lostra Jauregi

Diaspora (Diaspora) (1951)

Biografia

Francis Anton du bataio izena, baina Patxi bezala da ezagunagoa. Bost senidetan bigarrena, Elkon (Nevada) jaio zen, eta baita haren gurasoak ere, euskal jatorrikoak izan arren; aita mekanikoa zen. Aitaren aldeko aitona Luzaidekoa zen (Nafarroa, artzain joan zen Kaliforniara eta gero handik Nevadara) eta amona Arrietakoa (Bizkaia); ardi arrantxoa ipini zuten. Amaren aldetik, berriz, Muxikakoak ziren: aitonak Star Hotela ireki zuen Elkon (Nevada) eta amona Elkoko Old Corner Bar tabernako ugazaba izan zen. Patxiren etxean euskara zen nagusi baina, anai-arreben artean ingelesez egiten zutenez, euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu zuen. 1969an, Hight School ondoren, Boisera (Idaho) joan zen kontabilitatea ikastera eta han euskal munduan murgildu zen: Oinkari dantza taldean, besteak beste. Euskara berreskuratzen joan zen pixkanaka. Elkora bueltatuta, Boisen jaioa den July Chacartegirekin ezkondu zen (euskal jatorrikoa hura ere, aita Lekeitiokoa baitzuen; ama greziarra, baina euskara ikasi zuena). 1978an Oñatira (Gipuzkoa) joan ziren biak, Boiseko Basque Studies Abroad programarekin, eta hiru urtez geratu ziren han bizitzen. Boisera bueltatu ziren gero. Seme bat dute. Orain, erretiroa hartuta, beraien helburua Oñatin ahalik eta denbora gehien pasatzea da. Oñatin elkarrizketatu genuen Patxi. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DIA-034 2026 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia