Noel Abella Aiscar

Diaspora (Diaspora) (1977)

Biografia

Montevideon jaio eta bizi izan da. Amaren aldetik euskal jatorria du: Zuberoako Muzkildi herritik joan ziren Uruguaira, XIX. mende amaieran. Montevideoko Euskal Herria euskal etxea bere familiakoek sortu zuten. Noel Montevideoko Haize Hegoa euskal etxean hasi zen euskara ikasten, duela bospasei urte. Euskal Herrira duela bost urte etorri zen lehen aldiz, barnetegi batera. Euskara ikasten jarraitu zuen eta hiru urte daramatza zoom bidez euskara irakasten. Elkarrizketatu genuenean Lazkaoko Maizpide euskaltegian zegoen, "Euskara munduan" programarekin, euskara hobetzen, gero Uruguain euskara irakasle izateko. Orkestra bateko musikaria eta musika irakaslea da ogibidez eta ipuinak idaztea ere gustatzen zaio: euskaraz idatzitakoekin emanalditxoa egin zuen Lazkaon.

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia