Mery Bajoneta

Diaspora (Diaspora) (1949)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Mary Igoa. Lee herrian jaioa (Nevada), aita Ereñokoa zuen eta ama Ameriketan jaioa baina Natxituako gurasoak zituena. Euskal ostatua eta denda zuten Leen. Bi senidetan gazteena, 16 urterekin Alfonso Igoa lesakarrarekin ezkondu zen eta Lee herriko Camperter arrantxora joan zen bizitzera: senarra enkargatua zen bertan eta bera sukaldaria izan zen. Bi seme-alaba izan zituzten eta umeak artean nahiko txikiak zirenean Elkora joan ziren bizitzera. Maryk kontabilitatea ikasi zuen eta banku batean egin zuen lana hainbat urtean. Elkoko euskal klubeko kidea da aspalditik. Alfonso Igoa senarra eta Patxiko semea ere elkarrizketatu genituen, Elkoko Star Hotelean.

Zintak

KodeaDataProiektua
DIA-009 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia