Maite Telletxea Mayo
Diaspora (Diaspora) (1961)
Biografia
Oakland hirian jaioa, San Francisco ondoan. Lau senidetan bigarrena. Guraso biak Lesakakoak ziren. Aita 1952an joan zen Ameriketara; ama geroago; 1958an ezkondu ziren. Juan Telletxea San Franciscoko euskal klubaren sortzaileetako bat izan zen eta Zapiak Bat dantza taldearen sortzailea (1961ean). Maitek 11 urte zituenean, familia Lesakara bueltatu zen. Berak eta bere senideek ez zekiten gaztelaniaz (euskara eta ingelesa zekiten) eta eskolaratzea gogorra egin zitzaien. Lesakan eta Irunen egin zituen ikasketak, dena gaztelaniaz, eta ondoren Magisteritza ikasi zuen. Euskara herdoiltzen joan zitzaion, gaztelania bihurtu zelako etxeko hizkuntza ere. Euskara ikastea erabaki zuen. Ingeleseko irakaslea da.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| DIA-037 | 2026 | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





