Linda Indaburu

Diaspora (Diaspora) (1967)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Iriart. Chinon (Kalifornia) sortua, gurasoak Ipar Euskal Herrikoak zituen: aita Duzunaritzekoa (artzain joana Ameriketara, behi-jezten hasi zen gero) eta ama Bankakoa. Esnetegia zuten Chinon. Lindak eta bere anaiak etxean ikasi zuten euskara; aitak ez zien uzten etxean ingelesez hitz egiten. Lindaren senarra ere Chinon sortua eta euskal jatorrikoa da. Bi alaba dituzte. Lindak kontabilitatea ikasi zuen, baina gaur egun argazkilaria da. Chino euskal klubeko kide aktiboa da: dantza-taldean ikasle zein irakasle moduan aritu da eta elkarrizketatu genuenean klubeko idazkaria zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
DIA-033 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia