Jean Jules Flesher Jota Jota

Diaspora (Diaspora) (1999)

Biografia

Salt Lake Cityn jaioa, AEBetako Utah estatuan. "Jota Jota" bezala ere ezaguna, bereziki Euskal Herrian. Jatorri euskalduneko familia du amaren zein aitaren aldetik, Nafarroa Beherekoa (Ezterenzubi eta Ortzaizekoak). Amaren aldeko aitona artzain izateko joan zen Estatu Batuetara, 40ko hamarkadan eta abeltzaina izan zen. Familian euskal kultura mantendu dute eta baita euskara ere: aitak euskara ikasi zuen eta Jean Julesi euskaraz egiten zion txikitan; amak, berriz, frantsesez. Eskolan hasi zenean biak ahaztu zituen, eta ingelesa nagusitu zitzaion. Hori bai, NABOk antolatutako "Udaleku" programan parte hartzen zuen eta Euskal klubak antolatutako euskal giroko festa eta ekimen askotan. Aita NABOko lehendakaria da. Jean Julesek panderoa jotzen du "Amerikanoak" musika taldean (aitak, berriz, akordeoia), eta euskal festa askotan parte hartzen dute. Gazte Mundu programarekin etorri zen Euskal Herrira eta euskara berreskuratzen hasi zen. Elkarrizketa egin genionean Lazkaoko Maizpide euskaltegian zegoen, euskara hobetzen. Hika eta xuka ere hitz egiten zituen. Iparraldeko euskaraz gainera, bizkaiera ere ikasteko asmoa zeukan.

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia