Etienne Amestoy

Diaspora (Diaspora) (1946)

Biografia

Chinon jaioa (Kalifornia), aita Sarakoa zuen (1929an artzain joana Ameriketara) eta ama Esnazukoa (1927an joana, neskato, Los Angelesera). Aitak 3.000 ardi zituen eta Etienne (bi senidetan zaharrena) harekin ibili zen lanean umetatik. Bost urterekin eskolan hasi zenean ez zekien ingelesez hitz egiten. Euskara zen etxeko hizkuntza. Oinarrizko ikasketak egin ondotik, Nekazaritza ikasi zuen. 19 urterekin aitaren lekua hartu zuen, hura gaixotu egin zelako. 1968an Mayie ezagutu zuen (Makean jaioa, 1966an Los Angelesera joan zen neskato), bere emaztea izango zena; alaba eta semea izan zituzten. Behiekin eta belarketan aritu zen denbora batez, eta 1973an Imperialera joan ziren, bildotsak bazkatzera (30.000 bildots); El Centro herrian bizi izan zen, 19 urtean, familiarekin; emazteak ere bertan egiten zuen lana. Gero Carson Cityra (Nevada) joan ziren bizitzera: grua-negozioa izan zuen alabaren senarrarekin, zazpi urtean. 1992tik bertan bizi dira. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DIA-019 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia