Begoña Rementeria Mintegia

Diaspora (Diaspora) (1949)

Biografia

Begoña Zabala du ezkontza-izena. Boisen jaioa, ama gernikarra zuen eta aita Nabarnizkoa. Begoñaren ama nazionalista zen eta ia bi urte pasatu zituen kartzelan, gerra garaian. Aita 19 urterekin joan zen AEBetara; lehenengo artzain eta gero basoan ibili zen, zuhaitzak botatzen. Emazte bila joan zen Euskal Herrira eta halaxe ezkondu ziren. Begoñak eta bere ahizpa Mirenek etxean ikasi zuten euskara. Begoñak erizaintza ikasi zuen eta Boiseko ospitale batean egin du lana (bertan "Sam" deitzen zioten). Lino Zabala Boisen ezagutu zuen, Lino bertako Euskal Etxera pilotan jokatzera joan zenean. 1975ean Begoña Oñatira joan zen eta Euskal Herrian berriro egin zuten topo, Gernikan, familia bisitatzera joan zelako. 1977an ezkondu ziren eta bi alaba izan zituzten (biek dakite euskaraz). Begoña Boiseko Euskal Etxean ibili da umetatik (besteak beste dantzan ikasten...) eta Jaialdia antolatzen ere ibili izan da. Euskal komunitateko kide aktiboak dira. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DIA-003 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Boisen jaiotako euskalduna Bideoaren ikonoa
2 Etxean euskaraz hitz egitea derrigorrezkoa zen Bideoaren ikonoa
3 Gerra Zibilean ama 27 hilabetez espetxean Bideoaren ikonoa
4 Bi familiak Euskal Herritik ezagutzen ziren Bideoaren ikonoa
5 Egunero hizkuntza bat praktikatzen Bideoaren ikonoa
6 Ama kartzelan egon zen gerra garaian Bideoaren ikonoa
7 Errenteriako zubi azpian ezkutatuta Bideoaren ikonoa
8 Ama kartzelan abertzalea izateagatik Bideoaren ikonoa
9 Vietnamgo gerraren aurka Bideoaren ikonoa
10 Gurasoak adin batekin ezkondu ziren Bideoaren ikonoa
11 Euskara batua ez du ondo ulertzen Bideoaren ikonoa
12 Boiseko emakume euskaldunen elkartea: LOAS I Bideoaren ikonoa
13 Boiseko emakume euskaldunen elkartea: LOAS II Bideoaren ikonoa
14 Genero desberdintasuna Ameriketan Bideoaren ikonoa
15 Arrazakeria Estatu Batuetan Bideoaren ikonoa
16 Euskalduna izateaz oso harro Bideoaren ikonoa
17 Garai batean Boise txikia zen Bideoaren ikonoa
18 Hizkuntza ezberdin bat hitz egitearen konplexuak Bideoaren ikonoa
19 Amak Euskal Herrira bueltatu nahi zuen Bideoaren ikonoa
20 Erbestean zegoen euskal gobernuarentzat diru-bilketak Bideoaren ikonoa
21 Boiseko frontoiaren sorrera eta garapena Bideoaren ikonoa
22 Boiseko euskal zentroa Bideoaren ikonoa
23 Mus txapelketak Ameriketan Bideoaren ikonoa
24 Aita Antton abadea eta Artzai Ona elkartea Bideoaren ikonoa
25 Ahizpa bizilagun, bizitzan eta heriotzean Bideoaren ikonoa
26 Lagunekin elkartzeko lekua etxea da Bideoaren ikonoa
27 Euskal Herrira bisita ugari Bideoaren ikonoa
28 Euskal Herrian ospakizun asko daude Bideoaren ikonoa
29 Boiseko Euskal Jaialdia Bideoaren ikonoa
30 Ameriketako euskal pikniken sorrera eta ohitura Bideoaren ikonoa
31 Boiseko Euskal Zentroaren sorrera Bideoaren ikonoa
32 Boiseko San Inazio eguneko piknika Bideoaren ikonoa
33 Begoña du izena baina "Sam" deitzen diote Bideoaren ikonoa
34 "Vasco" modu negatiboan erabiltzen zen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia