Anita Anakabe

Diaspora (Diaspora) (1954)

Biografia

Elkon jaioa (Nevada). Ama, Margari Olabe, Iruzubieta auzokoa zuen, Berriatuakoa; aita, berriz, Berriatuako Anakabe baserrikoa. Aita 1902an Ameriketa joan zen, 13 urterekin. Merkantzien zaldi-karroak gidatzen eta cowboy moduan (zaldiak mantsotzen) ibili zen, harik eta 1924an McDemitten denda bat ireki zuen arte. Fabiana Goenaga ondarrutarrarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten; 1928an denda saldu eta Euskal Herrira joan ziren, Gasteizera, hilabete batzuetarako; Ameriketan krisi ekonomikoa gertatu zen orduantxe, Wall Streetko kracka. Bueltan, 1936an, beste denda bat zabaldu zuen Elkon; 1950etik aurrera langileentzat arropa eta oinetakoak saltzen hasi ziren (artzainentzat batik bat). 1952an Fabiana hil egin zen eta Jose Mari Euskal Herrira joan zen emaztegai bila. Margari ezagutu zuen eta ezkonduta Elkora joan ziren bizitzera: Anita jaio zen bertan. Anitak Elkon egin zituen oinarrizko ikasketak eta gero Boisen maistra-ikasketak egin zituen. Gaztelaniako irakaslea izan da eta baita euskarakoa ere, baina familiako dendan egin du lan gehien. Mike Franzoiarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Boiseko eta Elkoko euskal etxeetan aktibo ibili dira biak. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DIA-012 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Urte berean lau Jose Anakabe sartu ziren Ameriketan
2 Euskal DNA arrastoa Winnemucca inguruetan
3 Elko inguruetan rodeoz-rodeo
4 McDermitten lehenengo denda 1924an
5 1929ko krak-etik libratu ziren justu-justu
6 Familiako denda Elkon 1936tik
7 Euskal Herrira bisitan etorri eta emaztea ezagutu
8 Ezkondu ostean Ameriketara
9 Kalean ingelesez eta etxean euskaraz
10 Arrazakeria herri indigenei eta euskaldunen kontra
11 Arrazakeria Estatu Batuetan
12 Nevadako lehenengo ardi-arrantxoa
13 Artzainentzat eta bakeroentzat arropa-denda
14 Artzainei fidantzan ematen zizkieten arropak eta materialak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia