Angie Otxandorena Descarga

Diaspora (Diaspora) (1966)

Biografia

Maria Angeles du jaiotza-izena, baina Angie bezala ere ezaguna da. Kaliforniako Corona hirian jaioa, anaia bizkiarekin batera. Bere gurasoak Eratsunen (Nafarroa) sortuak ziren eta esne behitegia zuten han, Chino ondoan. Aita 1955ean joan zen Ameriketara eta ama geroago; 1961ean ezkondu ziren. Angiek hamar urte zituela, aita hil zitzaien. Chinoko Euskal Etxearen bueltan hazi zen, beste familia euskaldun batzuetako seme-alabak zituela lagun moduan. Ingelesez hitz egiten zuten beraien artean; umetan ikasitako euskara galdu egin zuen pixkanaka. Chinon egin zituen oinarrizko ikasketak. 1987an Grenoblera joan zen urtebeterako, itzulpengintza ikastera, eta Eratsungo familiarengana joaten hasi zen. Ondoren Iruñera joan zen bizitzera; ingeleseko irakasle moduan hasi zen lehenengo, interprete-lanetan gero. Eratsungo gizon batekin ezkondu zen 1991ean, Doneztebera. Ingeles akademia ipini zuen bertan eta euskara ere ikasi zuen, euskaltegian. Alaba bat dute. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DIA-036 2026 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia