'Kili-kili'ren hedapena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DER-019-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Apurka 'Kili-kili'ko katekesia beste herri batzuetan zabaltzen hasi zen. Urtean behin txango bat egiten zuten eta Derion autobus bat betetzen ez zenez, beste herrikoekin (Zamudio, Larrabetzu) bete behar zuten. Komunioa egin ostean txangoa egiten jarraitzen zuten. Eskola publikoa euskaraz ematen hasi zenean, 'Kili-kili'k ez zuen lehen bezala jarraitu. Hala ere, gure ohiturak zabaltzen jarraitu zuen. Klaseak elizan bertan izaten ziren astero eta erabiltzen zituzten itzulpenak bertoko euskaraz eginda zeuden. Urtero egiten zen txangoa aurrera eramateko, Udalak dirua ematen zuen, baina intereseko toki batera joateko. Txangoa egin baino lehen, herria ikustera joaten ziren, euria egiten baldin bazuen aterpe bat edukitzeko.
- Proiektua: Tximintx euskara elkartea
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Txerra Rodriguez - Itsasne Zubiri
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 17a
- Iraupena: 0:06:58
- Erref: DER-019/037
- Kodifikatzailea: Itsasne Zubiri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Politika » Euskara eta politika , Euskara » Euskararekiko sentimendua
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!