Isabel Zarandona Bilbao

Derio (Bizkaia) (1916-2013)

Biografia

<body><p><p>Artzaion jaio zen 1916. urtean. Gurasoak ere derioztarrak ziren. Lau neba-arrebatatik hirugarrena izan zen eta etxean gelditu zen alaba bakarra, beste biak moja joan baitziren. Auzoko eskolara joan zen 12 urtera arte. Orduan ama bezala esne-saltzaile lanetan hasi zen: egunero joaten zen Bilboko Erriberan zuten postura bendeja eta esnearekin. Artzaiotik Astikenera joan ziren gerora bizitzera. 16 urte zituela ama hil eta etxeko martxa hartzea egokitu zitzaion. Gerra hasieran, aita Loiuko zinegotzia zen eta gainerako zinegotziekin, bederatzi guztira, preso hartu eta hiru urtetik gora egin zituen kartzelan, horietako hiru Cadizen. Tarte horretan etxea erre zien, baina jendearen laguntasunari esker etxebizitza eta ganadua onik ateratzea lortu zuten. Ama hilda, aita preso, neba eta mutil-laguna gerran... auzoko gizon bat eta etxeko morroiak ezinbestekoak izan ziren aurrera egin ahal izateko. Txakolina, sagardoa, eztia, gazta... egin izan dute beraienean. Ezkondu ostean, 1949. urtean San Estebaneko Solokoetxera joan ziren. Bere alaba Isabelita aritu zen kontu kontari berarekin batera. DER-018 zinta 2004. urtean "Derioztarren euskara" libururako egin zitzaion elkarrizketakoa da.

Zintak

KodeaDataProiektua
DER-018 2004 Derioztarren euskara
DER-029 2012 Tximintx euskara elkartea
DER-030 2012 Tximintx euskara elkartea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia