Ogia eta otorduetako jakiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ogia ekonomikako labean egiten zuten. Hiru sare ezberdin zituzten irinarentzako. Eguneroko otorduetan haragi eta txerriki ugari jaten zuten. Igandeetan garbantzuak jaten ziren. Arraina urri izaten zen.
- Auzoa: Elorriaga
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: DEB-036/017
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Ogik itten zenuen etxen?
-Bai, ogiya [...], hoixe ba. E, hiru sare klase zittun, eta larriya, fiñaua eta fin fiña azpikua batzen zan, labaiñ labaiña iriña, haekin iten gendun ogiya. Eta pixka bat ogi e, txuri txuri txuriya nahi ez balin bazan, hurrungo bahi aldekua eta azkenekua biyak nahastu, eta pixka bat ogi illunagua ateratzen zan, eta gehiyo arrotzen zan, zuri zuri hura baiño, txuri txuriya pixka bat makal antzekua gelditzen zan.
-Labe sun itten zenuen?
-Labe sua… Ez, ez, ekonomikako labian eitten gendun ogiya itten gendun.
-Ja ja, zenbat denborako ogia izaten zan, aste betako o?
-Bai, inguru hori, bai, eta gutxiyoko’re.
-Zeiñek ite zun amak?
-E?
-Amak o zeiñek itten zun?
-Bai, amak itten zun ogiya. Ta arrebak’e bai itten zuen. Talua’re bai. Mugakiya’re bai, hoi danak ezautu giñuzen.
-Euneroko bizimodun ze jaten zenuen?
-Euneroko bizimouan ba orduan haragiya uain baiño gehiyo ibiltzen zan, eta txerrikiya’re bai, txerriya etxian hiltzen gendun.
-Etxen hiltzen zenuen?
-Bai. Eta ze esango dizut nik, batzakua, bai, guztiya itten gendun, klase guztitik itten gendun, eta arrautza patata prejittuan, gixaua, ba uan bezela, garbatzuak eta uan bezela ez zan, jaiyian izaten zan ordun, uain erosten dan garaiyan jaten deu, baiño ordun garbantzua izaten zan jaiyian bakarrik, salda, garbantzu salda, eo garbantzua, joe, hoi jatordu zea bezela itten zan ordun.
-Ya, espeziala?
-Bai ba.
-Eta hemen kosta alden eonda arraie? Izaten zan?
-Arraiye jaten zan, baiña uain bezain erraz ez, uain baiño arrai geiyo eongo zan baiña arraiya, o garestiya zalako o o tiatzen ez gendun, ohitturik ez gendulako o ez dakit zeatik.
-Ya beti’re baserritarrak…
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!