Mutriku eta Deba arteko muga ibaiaren erdi-erdian
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-029-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Murgi" Mutriku partean jaioa da, bere etxea zubiaren beste aldean zegoen eta. Mutriku eta Deba arteko muga ibaiaren erdi-erdia omen da, eta zubian kako bat dago horren adierazgarri. Garai batean katea jartzen zen zubian muga markatzeko eta batetik bestera pasatzeko ordaindu egin behar izaten zen. Zubiaren beste aldekoren bat hiltzen zenean, zubian, muga-mugan, mahai bat jarri eta gorpua han jartzen zen. Debako abadea ere mugaraino etorri eta bedeinkapena ematen zion. Lur-ematea Deban izaten zen.
- Proiektua: Debako ondarearen transmisioa
- Elkarrizketatzailea(k): Irati Baroja - Jone Olazabal
- Data: 2011(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: DEB-029/019
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Herri-lurrak eta lur pribatuak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!