Sebastian Aizpurua Egaña

Itziar auzoa; Deba (Gipuzkoa) (1915-2012)

Biografia

Itziarren jaioa, Olabe baserrian. Ama Txaparta baserrikoa zuen, eta aita, berriz, jaiotetxe berekoa. Lau anaia eta lau arreba ziren, eta bera senideetan laugarrena. Gaztetan, diputazioarentzat "kaminero" aritu zen lanean. Gerra hasi zenean, ordea, denbora batean bideko lanari eutsi bazion ere, laster utzi behar izan zuen. 36ko kintoa izanik, gerran soldadu ibiltzea zegokion arren, gudari gisa aritu zen lehendabizi. Intxortako guduan ere parte hartu zuen. Ondoren, ordea, preso hartu eta "Batallón de trabajadores" batean sartu zuten. Soldadu lanak bukatu zituenean, etxera itzuli zen, eta geroztik Olaben bizi izan zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
DEB-026 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia