Santa Makazaga Martija

Itziar auzoa; Deba (Gipuzkoa)

Biografia

Itziarko Endoia auzuneko Ziolar baserrian jaio zen. 7 anai-arreba ziren. Aita gazterik hil zitzaien eta umetatik bizimodu gogorra ezagutu izan du. Endoia auzoan bertan ibili zen eskolan, baina ez zen askorik joan. Neska gaztea zela, udara Deban pasatzen zuen bertako hotel  batean lanean, eta neguan hoteleko nagusiaren etxean egoten zen neskame Zarautzen. Lasturko Olano baserriko Ramon Unanuerekin ezkondu zen eta bertan bizi izan da ordutik. Ramon senarrarekin batera egin zitzaion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
DEB-052 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia