Ramon Unanue Olaizola
Itziar auzoa; Deba (Gipuzkoa) (1927-2021)
Biografia
Itziarko Lastur auzuneko Olano baserrian jaiotakoa. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Endoia auzuneko Uztapide baserrikoa, 'Uztapide' bertsolari ezagunaren arreba. 13 anai-arreba izan ziren, baina bederatzi bizi izan ziren, lau umetan hil baitziren gaixotasun ezberdinen ondorioz. Umetan, Endoia auzunean ibili zen eskolan, Arroako (Zestoa) maistra batekin. 13 urterekin Deustuko Unibertsitatera bidali zuten gurasoek eskola pixka bat eta gaztelania ikas zezan. Urtebete egin zuen bertan, gerrateak egindako kalteak konpondu eta eskola ikasten. Baserriko lanetan ibili izan da beti, baina negu partean basoan ere lan egina da. Endoia auzuneko Ziolar baserriko Santa Makazagarekin ezkondu zen. Olano baserrian bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DEB-007 | 2003 | Patxi Aldabaldetreku beka 2003 | Nagore Dorronsoro | ||
DEB-050 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
DEB-051 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
DEB-052 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute