Patxi Aizpurua Askasibar Iparragirre
Deba (Gipuzkoa) (1933-2021)
Biografia
Egia auzoko Iparragirre baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen eta ama elgoibartarra. 6-7 urtera arte baserrian bizi izan zen, baina gero eskolan hasi zen Deban, maristetan. 14 urte ingurura arte ibili zen maristen eskolan eta gero burdindegiko gaiak egiten zituzten lantegi batean hasi zen lanean. Soldadutza Afrikan egitea tokatu zitzaion eta bi urtez egon behar izan zuen bertan. Handik etorri zenean, ordurako herrian martxan jarritako "Gazte Elkarteko" kide izateko eskatu zioten. Garai hartarako oso talde aurrerakoia omen zen. 1962an lagun talde batek DANOBAT enpresa sortu zuten eta bertan lan egin zuen ordutik aurrera. Ikastolen sorreran ere lan asko egina da ezkutuan eta gau-eskolak ere eman zituen, herrian jendeari euskaraz ikasteko grina piztu zitzaionean. Ikastolen Federazioan ere urte asko egin ditu. Oargi mendi taldean ere pisu handia izandakoa da eta, berak dioen moduan, mendia da bere "habitat"-a.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DEB-028 | 2011 | Debako ondarearen transmisioa | Aintzane AgirrebeƱa - Maitane Garcia - Arrate Odriozola | ||
DEB-034 | 2011 | Debako ondarearen transmisioa | Ane Arrizabalaga - Maitane Garcia - Arrate Odriozola |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?