Matilde Zuloaga Uranga
Itziar auzoa; Deba (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Lastur bailarako Arbiskoa auzuneko Zabaleta baserrian jaio zen. 6 urterekin Andoaingo mojetara bidali zuten ikastera, han lehengusina moja zeukan-eta. Baina ez zegoen gustura eta etxera alde egin zuen. Gero Debako mojetara bidali zituzten bera eta ahizpa gazteagoa. Fruteria eta denda zuen familia baten etxean egon ziren apopilo Deban. 14 urte ingurura arte egon zen Deban, mojetan ikasten eta hango etxekoei laguntzen, eta 14 urterekin Zumaiako Artadira joan zen neskame. 4 urte egin zituen bertan eta 18 urterekin itzuli zen etxera. Handik urte batzuetara etxean morroi zegoen Endoiako Akain baserriko Joxe Mari Olaizolarekin ezkondu zen eta Zabaletan bertan bizi izan dira ordutik. Elkarrizketan Joxe Mari senarrak ere parte hartu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DEB-041 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa | ||
DEB-043 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?