Maritxu Egaña Alberdi

Deba (Gipuzkoa) (1923-2020)

Biografia

Arronamendin jaioa, trenbidearen ondoan, Ugestiaga etxean. Ama Makaztegi baserrikoa zuen eta aita Santuaran baserrikoa, baina biek egiten zuten lana trenbidearekin lotuta: ama "guardesa" zen, aita "guarda-vias". Baratzeko produktuak ere saltzen zituzten batzuetan. Zazpi senidetan bosgarrena zen Mari Karmen, Maritxu bezala ezagunagoa. Hamaika urte arte bakarrik ibili zen eskolan, baina hainbat tokitan: Ostolaza kalean, nazionaletan, mojetan eta Uzarragako eskolan. Gerra garaian 17 urteko anaia gudari joan zen, eta desagertu egin zen. Jostun lanetan ibili zen ezkondu arte. Trenarekin lotutako hainbat kontu kontatu ditu, baita harrobiei buruzkoak ere. Bere euskarak Itziar aldeko ukitua duela dio.

Zintak

KodeaDataProiektua
DEB-053 2011 Euskal Herriko Ahotsak
DEB-054 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia