Joxe Mari Olaizola Egaña

Itziar auzoa; Deba (Gipuzkoa) (1924)

Biografia

Endoia auzoko Akain baserrian jaio zen. 14 senide ziren, baina 12 atera ziren aurrera. Mutikotan oso gutxi ibili zen eskolan. Doktrina ikasi zuen jaunartzea egiteko, baina eskola gutxi. Geroago Zumarragan egon zen fraideekin urtebetez, gaztelania ikasteko asmoz, baina ez omen zuen askorik ikasi. Mutikotan artzain egoten zen mendian. Urte batzuetara, basoan hasi zen lanean beste lau lagunekin batera, eta negu partean basoko lanetan aritzen zen: trontzarekin zuhaitzak bota, arpanarekin zerratu... Uda partean, berriz, morroi lanetan ibiltzen zen; urte batean Zestoako Alberdi baserrian eta hurrengoan Beliosoro Erdikoan egon zen. Aurrerago Arbiskoa auzuneko Zabaleta baserriko nagusiak ea bertara joango ote zen morroi galdetu zion, eta berak onartu. Bertako alabarekin ezkondu zen eta bertan bizi izan da ordutik. Elkarrizketan bere emazte Matilde Zuloagak ere parte hartu zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
DEB-041 2011 Euskal Herriko Ahotsak
DEB-042 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia