Joxe Mari Irureta Manzisidor

Itziar auzoa; Deba (Gipuzkoa) (1929-2013)

Biografia

Lastur bailarako Arbiskoa auzuneko Usarruene baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatan zaharrena. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Arroakoa. Mutikotan Iruerreketa baserrira joaten zen eskolara. Ingurukoak izan zituen maisu-maistrak, baina bederatzi urterekin eskola utzi behar izan zuen artzain lanak egiteko. Lehenbizi etxeko ardiekin eta ondoren beste baserri batzuetan artzain ibili zen, 18 urte ingurura arte. Soldadutzara joan aurretik Loiun egin zituen hamar hilabete hango baserri batean, gaztelania ikasteko asmoz, baina bertako familia euskalduna zen eta ez omen zuen askorik ikasi. 21 urterekin Afrikara joan behar izan zuen soldadu, baina bost hilabate besterik ez zituen egin, pleurarekin gaixotu eta, Melillako ospitalean hilabete egin ostean, etxera bidali baitzuten. Lasturko kanteran ibili zen lanean hiru hilabetez eta basoan ere lan egin zuen urtebetez (Txarrantxola baserrian), baina gainontzean beti etxean lan egin izan du. Lasturko Leizaola baserriko Pilarrekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten. Usarruene baserrian bizi izan da beti.

Zintak

KodeaDataProiektua
DEB-039 2011 Euskal Herriko Ahotsak
DEB-040 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia