Joxe Landa Odriozola

Itziar auzoa; Deba (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Endoia auzoan dagoen Beliosorogoikoa baserriko semea da Joxe Landa, hamaika senidetatik bigarrena. Bertakoa zuen aita eta ama berriz, Aizarnakoa. Umetan Endoiako baserrietan jaso zituen eskolak eta beranduago Zestoako fraide-eskolan eman zituen pare bat urte. 14 urterekin eskola utzi eta baserriari eskaini zion denbora guztia. 40 urte ingururekin koinatuek sortutako baserri-elkartearekin bat egin zuen; bost urte beranduago Itziarko Nekazari Kooperatibara egin zuen salto eta 28 urtez ibili da bertako zuzendari lanetan. Hala ere, eguraldi-gizon modura egin da ezagun Joxe. Elkarrizketa garaian zortzi irratitarako egiten du iragarpena eta Gara egunkarian ere ematen digu eguraldiaren berri.

Zintak

KodeaDataProiektua
DEB-025 2010 Euskal Herriko Ahotsak
DEB-032 2011 Debako ondarearen transmisioa

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia