Asensio Artetxe Barrenetxea Saka

Deba (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Arriola auzoko Perla baserrian jaio zen 1930ean. Bederatzi anai-arreba ziren. Umetan Maria "Azpeitti"-ren eskolan ibili zen Asensio, baina sarritan ezin izaten zen eskolara joan, etxean lan egin beharra zuelako. Geroago Begoña Andonegi irakaslea euren etxean egon zen apopilo, eta orduan ikasi omen zuen ikasitako apurra. Ama Elgoibarko Borrajen baserrikoa zuen Asensiok. Aita Perlan bertan jaioa zen, baina aitaren aldeko aitona Sakabi baserritik etorria zen eta hortik datorkie "Saka" goitizena. Goitizenarekin batera aitonak ekarri zien zezenekiko zaletasuna ere. Aitak lan handia egin zuen zezenak ekarri eta arraza hobetzen eta Euskal Herri osora eramaten zituzten zezenak, bai zezenketetara, bai enbolatuta edo baita entzierroetara ere. "Marqués de Saka" izenarekin ezagutzen zen aita. Berak ere aitaren lanari eutsi zion eta 240 abelburu izatera iritsi zen; baita zezenak 16 herritan batera botatzera ere. Emaztea elgoibartarra du.

Zintak

KodeaDataProiektua
DEB-038 2011 Debako ondarearen transmisioa

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitita Sakabi baserritik Perlakuara Bideoaren ikonoa
2 Hegazkinak hirunaka Gernikarantz Bideoaren ikonoa
3 Gerra ostean zezenen eskaera ugaritu Bideoaren ikonoa
4 Kanpotik ganadua ekarri eta festak bukatzean inguruko baserrietara saldu Bideoaren ikonoa
5 Alfarotik zezenak oinez Debara Bideoaren ikonoa
6 Azpeitira eta Tolosara oinez zezenekin Bideoaren ikonoa
7 "Marqués de Saka" Bideoaren ikonoa
8 Gari eta arto asko egiten zen Bideoaren ikonoa
9 San Juan egunean Santa Katalina ermitara Bideoaren ikonoa
10 Erromeria handiak Deban Bideoaren ikonoa
11 Kalera jaitsitakoan abarkak kendu eta zapatak jantzi Bideoaren ikonoa
12 Ganadutegia "legeztatu" zuen Bideoaren ikonoa
13 Baba kamioikada Rincón de Soto-tik Bideoaren ikonoa
14 Lesakatik bi txerri ekartzen zituen urtero Bideoaren ikonoa
15 Gari-jotzearen inguruko kontuak; auzolana Bideoaren ikonoa
16 Barazkiak eta esnea saltzera kalera Bideoaren ikonoa
17 Jaunartzea egitearen truk oilasko parea apaizari Bideoaren ikonoa
18 Begoña Andonegi irakaslea euren baserrian Bideoaren ikonoa
19 240 abelbururi jaten eman behar Bideoaren ikonoa
20 62 urterekin atera zuen gidatzeko baimena Bideoaren ikonoa
21 Ganaduarentzat jateko bila Bideoaren ikonoa
22 Txahalen inguruko azalpenak; jaiotza, gaixotasunak Bideoaren ikonoa
23 Ganadu onena Nafarroatik Bideoaren ikonoa
24 Etxean sagardo ugari egiten zuten Bideoaren ikonoa
25 Fruta-arbolen txertatzeak Bideoaren ikonoa
26 Meriendatan atuna tomatearekin eta gazta Bideoaren ikonoa
27 Lehenengo artoak sukaldean lehortzen Bideoaren ikonoa
28 Ferratokia etxean; zezenen markak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia