Garbiñe trumoien beldur
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BIL-006-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ohe azpian ezkutatzen zen Garbiñe ekaitza zegoenean. Etxe ondoan zuten gaztainondoa tximista batek jo eta erdi-erditik ireki zuela gogoratzen du Karmelek.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko irailaren 12a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: BIL-006/033
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Holan, trumoia dauenean-edo ez dozuez erabili?
- Karmele: Trumoiek dauenin, Garbiñe ohi azpire sartuten da.
- Bildurrez?
- Garbiñe: Bai, eske hemen emoten dau asko, oin hainbeste igual ez, baie lehen emoten […]...
- K.: Niri ez dauste emoten billurrik.
- G.: Niri bai.
- Bakotxak...
- K.: Amari be bai, sano! Ui, amari be bai.
- Bai, e? Ba, lehen pasauko ziren, ba...ezta? Jaustea inizituren bat edo. Ez?
- K.: Nik ezautu dotana...
- G.: Inizitu?
- Bai, ez dakit zelan esaten deutsezuen zuek.
- G.: Zelan da?
- K.: Iñutzittuek.
- G.: Iñutzittuek.
- K.: A! Iñutzittuek!
- Hori zer? Jausiko ziren ba hemetik be bai lehen!
- K.: Jolin, nik ezetu dot... inutzittu...
- G.: Bai, bai, betik. Hori betikoa da, e.
- K.: Han gaztaiña handi bet egon zan, baia handixe, e! Zu, eta jausi jakon inñtzittu bet eta erdi-erditxik....
- G.: Zabaldu.
- K.: ... zabaldu.
- Bai, e?
- K.: Zabaldu. Garbiñek [eukiko…].
Egilea(k): Ainhoa Iturbe Larrondo (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!