Bilbo (Bizkaia)

Bilbon esnea saltzen

Bilbon esnea saltzen Baserritik hirira oinez jaisten ziren, bide txarretatik. Amona esnea saltzera joaten zen Bilbora, astoarekin batera. Aitak ur zerbitzuan egiten zuen lan Bilboko Udaletxean. Zaindari bat egoten zen errekan, jendeak hondakinik bota ez zezan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BIL-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserritik hirira oinez jaisten ziren, bide txarretatik. Amona esnea saltzera joaten zen Bilbora, astoarekin batera. Aitak ur zerbitzuan egiten zuen lan Bilboko Udaletxean. Zaindari bat egoten zen errekan, jendeak hondakinik bota ez zezan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hemen nora joateko ohiturea euki dozue, Bilbora edo Arrigorriagara edo?
- Ez, guk Bilbora betik.
- Bilbora beti?
- Ta oin autobuse deku ordu erdirik ordu erdire, baie lehen oiñez.
- Lehen oiñez.
- Oiñez, ta bide txarrak.
- Klaro, klaro.
- Bide txarrak, baie ez dait, ibilli itten garezen eta...
- Bilbo be zure denporatik hona aldatuko zan, ba? Ezta?
- Ze?
- Kanbio handie egongo da Bilbon be?
- Bai, Jesus!
- Nora joaten ziñen, ba, alde zaharrera edo? Edo nora, zure ume-denporan?
- Gure ume-denporan...
- Riberara edo?
- Ez, ez, guk hemen betik, hemeko...
- Baia Bilbora joaten ziñenean, zer? Konpraren bat eiten edo?
- Bueno, konprak Bilbora, bai, betik.
- Baia Bilbora, nora?
- Es ke gure amandre joaten zan esniegaz Bilbora, ta gero ama be bai. Ta aitte, betik biher ein dau aiuntamiñttuen, "servicio de aguas". Bai.
- A, beitu. Eta amak-eta nora eroaten euriezan /eroateuriezan/ esneak, ba?
- Ba, eraten zan etserik etsera, aukitten zien egun guztidxetakoak. Astotxuegaz...
- Eta astoak non, zestoatan edo non?
- Zestoetan, klaro, ta kantiñek.
- Egunero?
- Egunero, egunero. Ha bai ixitten zan egunerako esnie.
- Klaro, klaro, klaro. Eta hori saldu etse... baia ja eukiko zenduen ja... beti bardineri, ezta?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Eskatute?
- Bai, bai, bai.
- Eskatute ta eureri eroan, ez?
- Bai.
- Orduen behiek euki dozuez?
- Behidxek bai, betik aukin duz.
- Asko edo... zenbet?
- Ba, asko ez zien aukitten, aittek biher eitten gaidxen moduen zerien...
- Aiuntamintuen.
- Aiuntamintuen. Ta aittue ixin zen guarda zerekoa, Peñeko errekakoa ixin zen. O sea ke nik betik... hemen betik urtein daure etsetik biherren. Ta betik bixitten zan, ba, bastante ondo, ez dakixu?
- Karo, etseko... kanpoko diruegaz hobeto, ezta?
- Bai.
- Karo.
- Badakixu, hamar badiez, hamar dekozuzela.
- Bai, beti bardin.
- Hillien azkenien.
- Bai, hori... hori egie da, hori egie da. Ta errekan guarda, ba, ze eiten euen /eiteuen/, ba?
- Peñeko erre... ba, jentiek ez daidxen bota porkeridxak eta.
- A, beitu, beitu.
- Bai.

Egilea(k): Asier Perez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia