Bidankoze

Nafarroako ipar-ekialdean dagoen herri hau Erronkari Ibaxa (harana) osatzen duten zazpi herrietako bat da. Iparralderuntz Uztarroz eta Ezkaroze ditu, hegoalderuntz Burgi eta Galoze, ekialderuntz Erronkari eta mendebalderuntz Iziz eta Igal (Zaraitzu). Lurralde menditsuan kokatua dagoenez abeltzaintza izan zen Erronkarin garatu zen lehen giza jarduera ekonomikoa eta mendeetan zehar etekinik handienak eman dizkiona. Sorginkeriarekin lotu izan da herria eta horregatik "xurgin herria" deitu izan zaio. Bonapartek, zubereraren azpieuskalkitzat jo zuen erronkariera; baina gaur egun bereizi egiten dituzte bata eta bestea, “erronkariera” beste euskalki bat delako, gainontzekoetatik bereizi behar dena, eta Bidankozekoa erronkarieraren azpieuskalkitzat jotzen da. Erronkariko familia girotik euskara guztiz nola galdu zen jakiteko, XIX. mendearen bukaerara jo behar dugu, nahiz eta oraindik ere hitz egiten zuen jende nagusia zegoen XX. mendearen lehen aldean. 1970eko hamarkadan ia guztiz galduta zegoen. Gaurko egunean, ikastolen lanari esker, berriro ere gure arbasoen hizkuntza entzun daiteke Bidankozeko kaleetan.

Hizlariak: 2; Zintak: 2; Pasarteak: 1;
Transkribatutakoak: 1; Audioak: 1; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Pasquel Ornat, Crisanto (1920)
2 Salvoch, Alejandra (1927) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia