Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Bidaniko festak gaur baino ilusio handiagoz

Bidaniko festak gaur baino ilusio handiagoz Lehen giro hobea egoten zen Bidaniko festetan, ilusioz bizi zutelako. Urtean behin bakarrik izaten zen soinua eta horren zain egoten ziren. Jaietako jatekoa: garbantzua eta arroz-esnea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen giro hobea egoten zen Bidaniko festetan, ilusioz bizi zutelako. Urtean behin bakarrik izaten zen soinua eta horren zain egoten ziren. Jaietako jatekoa: garbantzua eta arroz-esnea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta Bidaniko festak zer moduzkoak izaten ziren?
-Festak? Festak gaur baiño zeagok, anbiente haundigok. Gaur... baakizu, lehen urtian behin, soiñua´re urtian behin, ta soiñuba ekartze zan. Jaietako partikular ta etzan kotxerik e, ezta salidaik´e ez. Nola jun ber zenun? Oiñez. Ta festak bazun bere zera bat, herriko festak´e bazun anbiente bat. Kanpoko osaba-izobak etorri ta… Postria arroz con leche, urte guztin hua, garbantzua, ta hori izaten zan otorduan, oillua... Festak zun holako zera bat, gaiñentzen… Gaur ze jan ez dakiu, ze edan ez dakiu, nora jun ez dakizu. Gaur, gaur nik ez det billatzen ilusiyoik.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia